euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/30

Jakinik unibertsitateko ikasle baten kontrako salaketa bat jarri dutela ustez zerikusia izateagatik eraso sexuala izan daitekeen ekintza batean, UPV/EHUk honako hau adierazi gura du:

Euskal Herriko Unibertsitateak erabat eta errotik gaitzesten du indarkeria sexualeko mota oro, edozeinen aurkakoa dela ere, eta, errugabetasun-presuntzioari begirunerik handiena erakutsiz, elkartasuna adierazten dio kasu honetan kaltetutako ikasle andreari, eta haren esanetara jarri da behar den guztirako.

UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak eta Segurtasun Zerbitzuak eraso bat gertatu izanaren zantzu sendo bat bazegoela jakin bezain laster, unibertsitateak segurtasun protokoloa aktibatu zuen egoera kontrolatzeko. Unibertsitateko arduradunak harremanetan jarri ziren kaltetutako ikaslearekin eta ertzain etxera lagundu zioten salaketa jartzera. Salaketaren ondorioz, ustezko erasotzailea atxilotu dute eta epailearen esku utzi.

Gertatzen egon zitekeenaren gutxieneko ziurtasuna izan bezain laster, UPV/EHUko errektoregoak arduraz  erantzun du, behar den bezala, eta halaxe egingo du etorkizunean ere, ahal duen guztian lagunduz hala Ertzaintzari nola kasuan kasuko epaileari, eta aldi berean bere segurtasun neurri guztiei aktibatuta eutsiz. Halaber, zantzuen larritasuna ikusita,  Euskal Herriko Unibertsitateak bere barne prozedurari ekingo dio.