euskaraespañol

Orientazio Azokako iPad-ak banatu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/04/04

Gipuzkoako Campusean ipad banaketa. Argazkia: UPV/EHU

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritsunaren arloko Errektoreordetzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan zozkatu dituen iPad miniak banatu dira. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio Azoken esparruan sartuta dago.

Arabako Campusean, Ane Betolaza Belaskoain, Vitoria/Gasteizko Ekialdea BHIko ikaslea, irabazle suertatu da. Anek interesa azaldu du Haur ala Lehen Hezkuntzako Graduetako ikasketak egiteko.

Bizkaiko Campusean aldiz, Karmele Matuzola Madeleinek, Getxoko LH Fadurako ikasleak, irabazi du iPad minia. Karmelek Lanbide Heziketako ikasketak bukatzen dituenean, Erizaintza egiteko asmoa du. Bere aitak jaso zuen iPad minia.

Halaber, Gipuzkoako Campusari dagokionez, Jon Odriozola Martinezek, Donostiako IES Usandizaga BHIko ikasleak, irabazi du iPad minia. Jonek batxilergoko ikasketak bukatzen dituenean, Fisika Gradua egiteko asmoa du.