euskaraespañol

Eguneko irudia

Alberto Magno XXVIII Lehiaketa Pablo Loperenaren ‘Ciudad nómada, rebaño miseria' kontakizunak eraman du

Lehenengo argitaratze data: 2017/01/02

Lehen saria Iruñeako Pablo Loperena Lópezen Ciudad nómada, rebaño miseria kontakizunak eraman du, eta 2000 euro jasoko ditu. Ekonomian lizentziatua da, Argentinako landa-garapenean lan egin du eta garapenerako lankidetzarekin, diru-laguntzekin eta nazioarteko lizitazioekin erlazionatutako gaiak ere jorratu ditu. Gaur egun, Nafarroako Gobernuan dabil lanean. Hainbat autoreren antologiatan argitaratu ditu bere kontakizunak eta Encuentros en la Tercera Fase literatur lehiaketako 2. eta 3. edizioetan finalista izan da. Finalera iristeagatik bere kontakizunak antologia digital batean argitaratu zituzten Triskel Ediciones eta Scribere Editoresek. La Mano Fest Gidoi Lehiaketan ere finalista izan zen.

Abenduaren 23an, eguerdiko 12:00etan, Alberto Magno XXVIII Literatur Lehiaketaren sari-banaketa egin da. Literatur lehiaketa horrek zientzia fikziozko nahiz fantasiazko kontakizunak saritzen ditu urtero, betiere zientziarekin erlazionatutakoak.

2016an 119 kontakizun aurkeztu dira, honako herrialdeetatik: Espainia, Alemania, Argentina, Bolivia, Kuba, Mexiko, Txile, Kolonbia, Uruguay, Estatu Batuak, Ekuador, El Salvador, Dominikar Errepublika eta Venezuela.

Bigarren saria Angel Gallo Fernández eta Mikro kontakizunak eraman dute, zehazki, 1000 euro. Aurten lehen aldiz izan da saritua euskaraz idatzitako kontakizun bat. Ingeniaritza ikasi bazuen ere, orain irakasle dabil, eta beti gustatu izan zaio idaztea eta marraztea. Isaac Asimov-en jarraitzaile sutsua da, eta horregatik animatu zen lehen aldiz zientzia fikzioa idaztera. Hainbat lehiaketatan parte hartu du, besteak beste, Zumaiako Julene Azpeitia lehiaketan, zeinetan 2. saria lortu zuen. Horrez gain, Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatutako lehiaketetan saritua izan da hainbat ediziotan. Hori gutxi balitz bezala, Labur.org webgunearen eta musikatzen.com blogaren sortzailea da, eta 4 liburu idatzi ditu. Idazleaz gain, liburu horien euskarazko, ingelesezko nahiz gaztelaniazko bertsioen produktorea da.