Astelehenetik aurrera, azaroak 7, Bilbotik Leiora doan A2318 autobus-lineak (Termibus- UPV/EHU) geltoki berria izango du Juan Antonio Zunzunegui etorbidean, BAMI eraikinaren aldamenean (EITBren egoitza).
Astelehenean jarriko da abian Bilbotik Leioako Bizkaiko Campusera doan autobus-geltoki berria
Juan Antonio Zunzunegui etorbidean izango da, egungo geralekutik 200 metro baino gutxiagora
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/04
Hala, egungo geralekutik 200 metro baino gutxiagora egongo da autobus-geltoki berria. Bertan, 41 metroko luzera duen dartsena bat egongo da, non 18 metroko bi autobus artikulatu sartu ahal izango diren. Halaber, bihurgunean 80 metroko espaloia egongo Guturbay kalearen noranzkoan eta 40 metrokoa Bilbotik irteteko tunelen norabidean.Gainera, espaloiaren tarte nagusiaren zabalera aldatu egingo da eta, tokiaren arabera, gehienez sei metro eta gutxienez hiru metro izango ditu.
Vicente Reyesek, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Bizkaiko foru diputatuak, azaldu duenez, aldaketa horri esker "erabiltzaileek seguruago eta erosoago egongo dira". Aurreikusitakoaren arabera, Termibus autobusen geltoki berria martxan jarri arte erabilgarri egongo dela gogoratu du.