euskaraespañol

Hitzarmena, Tecnalia Gelan ikerketa aitzindariak gauzatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/21

Eskerretik euskuinetara: Luis Vega, Iñaki San Sebastián, Enrique Amezua, eta Eduardo Jacob

Bilboko Ingeniaritza Eskolak hitzarmena sinatu du Matematika Aplikatuen Euskal Zentroarekin (BCAM) eta Tecnalia Fundazioarekin, modelo matematikoen garapenerako eta lehentasunezko datuen tratamendurako ikerketa bateratuak egiteko, hau da, lanaren lehen faseetatik aurrera jarduteko. Joint Research Lab izena eramango duen ekimena Eskolako bertako Tecnalia Gelan gauzatuko da.

Izaera berritzailea duten eta Industria, Energia eta Komunikazioak bezalako sektoreetan Big Data aplikazioko proiektuak gauzatzeaz gain, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarea osatzen duten lau erakundek egindako lanek enpresa sarean zein gizartean duten eragina handitzea ere bilatzen dute. Luis Vega BCAMeko zuzendari nagusiak; Iñaki San Sebastián Tecnalia Fundazioko zuzendari nagusiak; Enrique Amezua Ingeniaritza Goi Eskolako Zuzendariak, eta Eduardo Jacob, Eskolako Komunikazio Saileko zuzendariaren ordezkaritzak sinatu dute gaur goizean lankidetza hitzarmena. 

Eragile gehiago ere jaso ditzakeen Joint Research Lab izenekoak, hitzarmena sinatu duten erakundeek matematika aplikatuen alorrean dituzten interes komuneko proiektuak landuko ditu. Lanak oinarrizko ikerketa aplikatu fasetik (azterlan baten aplikazio praktikoak formulatzen hasten direnean) laborategian egiten diren azterketak eta lehenengo prototipoak egin arte luzatuko dira. Erronka nagusia ekoizpen zientifikoa handitzea da, doktoretza, eragin handiko argitalpen eta batera gauzatutako patente terminoetan, eta baita enpresa sarean eragina duten erronken inguruko lankidetza eremuak identifikatzea ere.

Akordioa sinatu ondoren, TECNALIA Gelak Diplomak banatu dizkio Masterreko 18 ikaslek osatu duten hamabosgarren promozioari. Master Amaierako 18 proiektu horiek 9.000 ordu inguruko inbertsioa eskatu diete ikasleei, eta eragin handiko 10 argitalpen sortu ditu, UPV/EHUko eta TECNALIAko ikerlariek elkarren artean zuzendutako 5 Doktoretza Tesi martxan daude eta 2 patente aztertzen ari dira, beste lorpen batzuen artean. 15 promozio horietan 210 ikaslek egin dute euren Karrera Amaierako Proiektua TECNALIA Gelan.