euskaraespañol

UPV/EHUk abian jarri du enpresa estrategiarako lehenengo eSport-a

Parte hartzea suspertzeko 3.000 euro banatuko dira saritan, eta izen ematea zabalik da azaroaren 7ra arte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/05

UPV/EHUko ekintzaileentzako laguntza programek, Zitek, Entreprenari eta Inizia programek antolatu dute ekimena

UPV/EHUko ekintzaileentzako laguntza programek, Zitek, Entreprenari eta Inizia programek, lehenengo B-Cubes txapelketa antolatu dute, hau da, enpresa estrategiarako bideojokoaren txapelketa. Izen emateko aukera urriak 7ra arte zabalik da. Jokoaren oinarriak ardatz dauka B-Cube baten gestioa eta garapena Rubik-en Kuboan inspiratua dago eta enpresa proiektu baten arlo guztiak kontrolatzeko aukera ematen digu.

Txapelketaren lehenengo fasea urrian izango da eta lehenengo sailkapena egingo da: punturik gehien lortzen dituzten lau ikasleak beren artean lehiatuko dira azken finalean, jendez betetako auditorio batean.

Kasu honetan, parte hartzea suspertzeko, 3.000 euro banatuko dira saritan, eta azken finala AzPlay 2016-an izango da (Bideojoko Independenteen Nazioarteko Festibalean).
Proiektu hau UPV/EHUk unibertsitatean kultura ekintzailea bultzatzeko jorratu dituen estrategia berrietako bat da. Aitzol Lamikiz, Agustin Erkizia eta Arantza Beitia jaun andreek, hiru Campusetako Kanpo Harremanetako zuzendariek, esandakoaren arabera, B-Cubes "unibertsitateko ikasleen artean erreferente berriak sortzeko apustu sendoa da".

Ikuskizunaren handitasunak agerian uzten du ekintzaileek irabazleen munduan daukaten garrantzia, lehiaketa honek goi mailako kirolarien pare jartzen baititu. Azken finean ez da kasualitate hutsa lehiaketa hauei kirol elektroniko deitzea.

Ez da gauza berria bideojokoa hezkuntzarako tresna izatea. Hain zuzen ere, hezkuntza da serious games direlakoak ( ondo pasatzea baino gehiago bilatzen duten jokuak) gehien erabiltzen dituen alorretako bat, eta urteko batez besteko hazkundea % 16tik gorakoa da Libro Blanco del Desarrollo Español de Videojuegos argitalpenaren arabera. Hala ere, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin eta BIC Arabarekin batera, hiru campusetan garatzen dituen ekintzaileentzako laguntza programek aurrera pausua eman nahi izan dute eta joko hezigarria kirol txapelketa bihurtu dute.

Horretan datza, hain zuzen ere, ohiko bideojokoaren eta eSport delakoaren arteko aldea. Horrela, bada, bideojokoak kontsumo pribatura bideratuta badaude ere, besteek lehiaketa eta jendaurreko ikuskizuna dute helburu. Ikuskizun horiek masa fenomenoak dira zenbait herrialdetan, Korean edo Estatu Batuetan esaterako, eta txapelketaren finaletan estadio handiak jendez gainezka egoten dira eta milioika eurotako irabaziak sortzen dituzte. B-Cubes delakoak joko eredu hori hartzen du oinarri eta unibertsitate arloan ezartzen du.  

Izena emateko, hemen