Uztailean unibertsitatera sartzeko probak egin dituztenen % 85ek gainditu dute
Lehenengo argitaratze data: 2016/07/15
Lehenengo datuen arabera, uztailaren 6, 7 eta 8an Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren Batxilergoko 1.335 ikasleetatik 1.144k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 85,69k gainditu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.
AURKEZTUAK | 1.335 |
GAINDITUAK | 1.144 |
EHUNEKOA | 85,69 |
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
---|---|---|---|
AURKEZTUAK | 180 | 688 | 467 |
GAINDITUAK | 170 | 541 | 433 |
EHUNEKOA | 94,44 | 78,63 | 92,72 |
EUSKARA | GAZTELANIA | |
---|---|---|
AURKEZTUAK | 869 | 466 |
GAINDITUAK | 774 | 370 |
EHUNEKOA | 89,07 | 79,40 |
Ekaineko ohiko deialdian, 9.663 ikasle aurkeztu ziren, eta % 97,90k gainditu zuen fase orokorra..