Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa saileko Beñat Pereda Ayo ikertzaileak Young Scientist Award 2016 38 sari garrantzitsuenetako bat jaso du. Sariak egile nagusiek ikerlariek egindako ekarpenen bikaintasun zientifikoa aitortzen du. Pereda aintzatetsi da Ingurumen-Katalisiaren inguruan egindako ekarpenegatik, batez ere diesel automobilen gasen eta nahasketa pobreen kutsatzaileen deuseztatzearen inguruan egindako ikerlanagatik.
Beñat Peredak 'Young Scientist Award 2016' bat jaso du
Sariak katalisiaren eremuan ari diren ikertzaile gazteak aitortzen ditu
Lehenengo argitaratze data: 2016/07/13
International Association of Catalysis Societies (IACS) elkarteak lau urterik behi egiten du World International Congress on Catalysis (ICC). Uztailaren 3tik 9ra Beigigen, Txinan, egin da 16. ICC-a, eta mundu guztiko 2.500 ikerlari bertaratu ziren.
Beñat Pereda Ayo irakasleak tesia 2012an defenditu zuen, eta gaur egun Ingeniaritza Kimikoa saileko irakaslea da Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Halaber, Teknologia Kimikoak Ingurugiko Sostengarrirako ikertaldian ari da.