euskaraespañol

Eguneko irudia

Txabi Arnalen eta Mikel Bilbaoren lanak saritu ditu Kultura Ministerioak

2015.urtean Argitaratutako Liburu Onenaren aitortza jaso dute ‘La leyenda de Zum' y ‘Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975)'

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/02

Javier Ignacio Arnal

UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko Javier Ignacio Arnal Gil irakasleak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2015ean Argitaratutako Liburu Onenen barruan ematen duen lehen saria lortu du haur eta gazteen liburuen modalitatean. Roger Olmosek irudiztatu eta NubeOcho Ediciones argitaletxeak argitaratu du ‘La leyenda de Zum' liburua.

Mikel Bilbao Salsidua, UPV/EHUko Artearen Historia eta Musika Sailako irakasleak idatzitako ‘Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975)' katalogoak 2015ean Argitaratutako Liburu Onenen bigarren saria jaso du, Arte Liburuen modalitatearen barruan. Bi lan horiek beste 123 lanekin lehiatu dira Artea, Bibliofilia, Faksimileak, Haurrak eta Gazteak eta Obra Orokorrak eta Dibulgaziokoak kategorietan.

Sariek ez daukate sari ekonomikorik, baina argitaratzaileek oso ondo baloratzen dituzte, beren lanaren aitorpen eta prestigioagatik eta berekin dakarten hedapenagatik, saritutako liburuak nazioarteko LIBER, Frankfurt eta Leipzig liburu azoketan erakutsiko baitira gero. Ehun urtetik gorako tradizio bibliofiloa duten azken bi azoka horietan Best Book Design from all over the World (Munduan Argitaratutako Liburu Onenak) erakusketa egiten da. Nazioarteko lehiaketa bat da, lehen edizioa Leipzig hirian hasi zuena 1963an, eta herrialde bakoitzak urtero bere lehiaketa nazionala irabazten duten liburuak bidaltzen ditu. Liburuak bi azoka alemanetan erakutsitakoan, lanak dohaintza gisa geratuko dira Leipzigeko German Book and Type Museum museoan.

 

Argazkiak: UPV/EHU.