euskaraespañol

Álvaro Saiz eta Arnaitz Fernández, Dibulgazio Zientifikoko saridunak

Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasle-elkarteak eta Elektrizitate eta Elektronika Sailak antolatu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/16

Maiatzaren 4an ospatu zen Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Ekimena UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ekimena Zimatek (Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasle-elkartea) eta Elektrizitate eta Elektronika Sailak antolatu eta bultzatu dute. Helburua ikasleak Zientzia eta Teknologiaren dibulgazio mundura hurbiltzea izan da.

Ekitaldia Raúl Ibañez Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak eman zuen hitzaldi batekin hasi zen: Los peligros del mal uso de la ciencia: las matemáticas. Ondoren, lehiaketara aurkeztu ziren bost lanak aurkeztu ziren:

Wireless Charging: ¿Cómo cargaremos nuestros móviles? – Ángel García (Ingeniaritza Electronikoa)
Radiación, no me jodas – Rubén Sierra (Fisika)
La materia perdida del universo – Álvaro Saiz (Fisika)
Meteorología: un gran laboratorio de física – Arnaitz Fernández (Fisika)
Hackeando el código de la vida – Leire Ahedo (Biokimina y Biologia Molekularra)

Aurkezpenak bukatuta, epaimahaiak lehiaketako lehen saria erabaki zuen, eta bertaratutakoek publikoaren saria emateko bozkatu egin zuten. Epaimahaia ondorengoek osatu zuten: Maite Insausti (Bizkaiko Campuseko Euskara zuzendaria), Ibon Sagastabeitia (Irakaskuntzaren Plangintzarako dekanordea), Raúl Ibáñez (hizlari gonbidatua eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea), Joaquín Portilla (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko koordinatzailea eta Elektrizitate eta Elektronika Saileko kidea) eta Maitane Muñoz (Fisikako Graduko ikaslea eta Zimatek-eko kidea).

Ospakizuna sari-banaketarekin amaitu zen. Epaimahaiaren saria Álvaro Saizek lortu zuen, La materia perdida del universo lanarekin; publikoaren saria, ordea, Arnaitz Fernándezek eskuratu zuen, Meteorología: un gran laboratorio de física lanarekin. Aurkeztutako lanen kalitatea eta ikasleen interesa ikusita, hurrengo ikasturteetan ekimenak jarraipena izatea aurreikusten da.

Aurkeztutako lanak link honetan ikus daitezke.