-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Biofisika Institutuak egoitza berria estreinatu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/03/23

Biofisika Institutuak (CSIC-UPV/EHU) osatu du jada lekualdatzea Bizkaiko Campuseko Zientzia Parkean kokatuta dagoen bere egoitza berrira. Otsailaren bukaeratik, zentro hau osatzen duten talde eta tresna zientifikoak eraikin berrian daude jada lanean.
Biofisika Institutuko zuzendaria den Itziar Alkorta Calvo doktoreak adierazi duenez, "institutua osatzen duten guztien lankidetza eta esfortzuari esker eraginkortasunez burutu ahal izan da lekualdatzea, Félix M. Goñi UPV/EHUko katedradunaren zuzendaritzan hasitako lan aipagarria burutuz".
Etapa berri hau ikerketa zentroaren izenaren aldaketarekin hasi da, aurrerantzean Biofisika Institutua deituko baita. Instalazio berriek eta kanpoko batzorde batek berretsi duen programa zientifiko berriak, aurreko etapan ezarritako oinarri sendoaren babesarekin, egungo gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egitea ahalbidetuko dute.
Lekualdatzearen azken egunetan, Biofisika Institutua (CSIC-UPV/EHU) osatzen duten langileek talde-argazki batekin esan diote agur egoitza zaharrari.