Bilboko Irakasleen Eskolako gelek, Leioako campusean, irakasleria berezia hartu dute: Medikuntzako ikasleak, zeintzuek azaldu duten zer egin larrialdi-egoeretan. Ikasleriari dagokionez, horiek ere bereziak izan dira: etorkizuneko maistra eta maisuak, hain zuzen. Boluntariotza-ekimen honetan, Lucía Insunzak, Ander Urizek eta June Marcosek, Medikuntzako ikasleek, jardunaldi teoriko-praktiko bat eman diete irakasle izateko ikasten ari diren 31 laguni, zeinak 2.eta 3. mailan dabiltzan.
Ikasleen artean kolaboratuz ikasiz
Medikuntzako ikasleek lehen sorospenak irakatsi dizkie Irakasleen Eskolako ikasleei
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/03/10
Martxoaren 8an egindako jardunaldiko lehenengo zatian, Lucía, Ander eta June ikasleek azaldu dituzte lehen sorospenei buruzko oinarrizko kontzeptuak, baita larrialdietara hurbilketa ere. Bestalde, gai hauek ere jorratu dituzte:
- Umeetan, istripuzko intoxikazioak
- Zuriak, erredurak, kolpeak eta hausturak
- Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB)
- Paziente larriari arreta
Azalpen teorikoen ondoren, praktikak heldu dira. Hala, Bilboko Irakasleen Eskolako gimnasioan, etorkizuneko maistrak eta maisuak erreanimatze lanak egiten hasi dira, baita zauriak zaintzen eta eztarriko trabamendu bati aurre egiten ere.
Jardunaldia bukatzean, partaideek (‘ikasleak' eta ‘irakasleak') oso ondo baloratu dute tailerra. Zentzu horretan, Lucia Insunzaen esanetan, "ekimena oso onuragarria eta beharrezkoa izan da, ze uste dugu lehen sorospeneko oinarrizko kontzeptuak ezinbestekoak direla biztanleriari eta, batez ere, publiko aurrean eta umeekin lan egingo duten profesionalei igortzea". Bestalde, ikastaroa jaso dutenek ontzat hartu dute esperientzia bere garapen pertsonalentzat eta etorkizuneko jardunbide profesionalentzat.
Boluntariotza- eta kolaborazio-ekimena 2013/2014 ikasturtean egin zen lehen aldiz. Orain arte, 120 lagunek parte hartu dute. Aurtengo ikasturtean, nobedade gisa, bi tailer egin dira. UPV/EHko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoraordeak, Bilboko Irakasleen Eskolak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak antolatu dituzte tailerrak.