euskaraespañol

Eguneko irudia

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Joslin eta Sunstar Zentroren sinposioa streaming bidez eskainiko du

Kongresuaren antolatzaileek Fakultateari jardunaldi webinarrean parte hartzeko aukera eman diote, doan

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/06

UPV/EHUko Ikasleek eta irakasleek zuzenean jarraitu ahal izango dute JSDEI Joslin Sunstar Zentroren nazioarteko kongresua, zein lehengoz Espainian —hain zuzen ere Bartzelonan— egingo duten. Azaroaren 6an, 9:30etik 17:10ra arte, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan ikusiko da Diabetesa, ahoko osasuna eta elikadura: interrelazioak, berrikuntzak eta interakzioa kongresua.

 JSDEIren online mintegian, ahoko osasunaren eta osasun orokorraren arteko loturari buruzko ezagutza zientifikoak landuko dira. Mariano Sanz eta Eduard Montanya doktoreek zuzenduko dute Webinarra, eta esparru horretako zientzialari onenei galderak bidali ahal izango zaizkie. Era berean, mintegian parte hartzeko aukera izango da horretarako kodea eskatu behar da mezu elektronikoa bidalita helbide honetara: jsdei-seminars@mci-group.com