UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko hirugarren mailako ikasle Rodrigo Testardinik atzo arratsaldean Zaragozan egin zen G9ko I. Mintzaldi Lehiaketa irabazi zuen. Kantabriako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Illes Balearsko, Errioxako, Oviedoko, Nafarroako eta Zaragozako unibertsitateetako hizlariei gailendu zitzaien Testardini. Lehengo lehiaketa honetan defendatu behar izan den gaia honakoa izan da: Zergatik egiten dut kirola?
-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Rodrigo Testardinik G-9ko I. Mintzaldi Lehiaketa irabazi du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/04/16

Gaur hasi eta bihar amaituko den VII. Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren harira antolatu du Zaragozako Unibertsitateak I. edizioa. Ekimen horrek unibertsitateko ikasleen artean oratoriarako gaitasuna, azkartasuna eta bat-batekotasuna sustatu nahi ditu mintzaldi bat egiterako orduan.
Lehiaketan Eztabaida Ligan parte hartuko duten unibertsitate bakoitzetik ikasle bakarrak parte hartu du. Epaimahaiak, besteak beste, ondorengo puntuak hartu ditu aintzat: argumentuen kalitatea, ziurtasuna eta gaia menderatzea eta mintzaldiak interesa piztea.