euskaraespañol

Lasterketa Mistoak bere errekorra hautsi du 1.500 korrikalarirekin

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/09

 

1.500 korrikalarik hartu zuten atzo parte UPV/EHU-Bilboko IX. Lasterketa Mistoan, lasterketako parte-hartzaileen errekorra hautsiz. Lasterketa honen ezaugarririk nabarmenena emakumezko batek eta gizonezko batek osatutako bikoteek parte hartu behar dutela da. Biek ala biek batera egin behar dute korrika, baita helmugara heldu ere.

Nagusien mailan 350 bikote izan baziren iaz, aurten bikoiztu egin da parte hartzaileen zenbatekoa, eta 600 bikote izan dira 5.000 metroko distantzia osatu dutenak. 600 horietatik bi heren unibertsitateko kideak izan dira. Onditz Iturbek eta  Edu Frutosek osatutako bikotea izan zen lehena helmugara sartzen. Aurretik, Txikien Lasterketa korritu zen eta, maila honetan, 200 bikotek korritu zituzten 1.500 metroak.