euskaraespañol

Itsas inguruneko Energia Berriztagarrien masterreko ikasle berriei ongietorria egiteko ekitaldia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/24

Irudia

NON: Bilboko Ingeniaritza Eskola NOIZ: 2023ko urtarrilaren 24n. NORK: Mitxi. Komunikazio Bulegoa.

Jesús María Blancok, “Master In Renewable Energy in the Marine environment (REM)” delakoaren zuzendariak, ongietorria eman die gaur goizean graduondoko edizio berri honetako ikasleei. Topaketan parte hartu dute, besteak beste, Saioa Herrero Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nazioarteko Harremanetarako dekanordeak, Eider Robles Itsas Energia Berriztagarrien Ikerketarako Laborategi Bateratuko zuzendari zientifikoak, eta David Carrascosa SAITEC Offshore Technologies erakundeko Operazio zuzendariak.

Ekitaldia familia argazki batekin eta ongietorri koktelarekin amaitu zen.

Graduondoko honek Erasmus Mundus kalifikazioa du, Europako Batzordeak oso deialdi lehiakorrean hautatutako programei ematen dien bikaintasun-zigilua.