euskaraespañol

Jardunaldia: «PRAN 2022-2024: Espainian bakterioen erresistentziaren erronka COVID-19aren pandemiaren ondoren»

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/11/18, 11:30

Kokapena

Online

Deskribapena

Zein da Espainian antibiotikoekiko erresistentziaren arazoaren egoera COVID-19aren pandemiaren ondoren? Zer ekimen jarriko ditu abian datozen urteetan Antibiotikoen Erresistentziaren aurkako Plan Nazionalak (PRAN)? Giza osasunean, animalien osasunean eta ingurumen osasunean adituek gai horiek eta erresistentziaren arazoaren gaurkotasuna aztertuko dute PRANek antolatu  duen 2021eko Antibiotikoen Erabilera Zuhurrerako Europako Eguneko Online Jardunaldian. Ekitaldi horrek “Espainian bakterioen erresistentziaren erronka COVID-19aren pandemiaren ondoren” titulua du.

Jardunaldia online egingo da ostegunean, azaroaren 18an, 11: 30etik 13: 30era, eta doakoa izango da.

Programa:

Topaketan galderak izango dira, Marián García (@boticariagarcia) dibulgatzailearen gidaritzapean, eta honako aditu hauek parte hartuko dute:

- Ongi etorria: Carolina Darias, Osasun ministroa.

- Mª Jesús Lamas, AEMPSeko zuzendaria.

- José María González Sainz, Hausnarkari txikien albaitari klinikoa.

- Rocío Fernández Urrusuno, Andaluziako PROAko koordinatzaile zientifiko-teknikoa.

- Carles Borrego, Instituto Catalán de Investigación del Agua (ICRA) / Universitat de Girona (UdG).

- Lucía Gallego, UPV/EHUko Antibiotiko eta Bakteriologia Molekularreko Laborategiko zuzendaria.

- Cristina Muñoz Madero, PRANeko koordinatzailea Animalien Osasun arloan.

- Antonio López Navas, PRANeko koordinatzailea Giza Osasunaren arloan.

- Ricardo Carapeto, PRANeko koordinatzailea Ingurumenaren arloan.

 

Webgunean eman dezakezu izena: www.resistenciaantibioticos.es