euskaraespañol

Jarduera Fisiko eta Kiroletako ikasleen graduazioa

Noiz eta non

2024/05/16, 17:30

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunaz, maiatzak 16, 17:30etan, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Areto Nagusia), Vitoria-Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren X. promozioko ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo du. 

Eva Ferreira García UPV/EHUko errektorea izango da ekitaldiaren buru, eta bertan izango dira Julio Calleja González Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa eta Gorka Iturriaga Madariaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Promozioko aitabitxia Luis V. Solar Cubillas izango da, SHEE-IVEFeko zuzendari ohia. 

Promozio horretan 107 ikasle graduatu dira (37 neska eta 70 mutil). 

EGITARAUA

17:30 – Kirol Ataleko koordinatzailearen ongietorria. Maite Fuentes Azpiroz.

17:35 – Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoaren mintzaldia. Julio Calleja González.

17:40 – Promozioko Aitabitxiaren mintzaldia. SHEEIVEFeko zuzendari ohia. Luis V. Solar Cubillas.

18:10 – Aitortzak.

18:20 – Diplomen banaketa eta Sari Bereziak. Saridunen mintzaldia.

18:45 – Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Gorka Iturriaga Madariaga.

18:55 – UPV/EHUko errektorearen mintzaldia. Eva Ferreira García.

19:05 – EHUTERPE Unibertsitate Abesbatza.