euskaraespañol

Eguneko irudia

Koronabirusaren bilakaeraren aurrean, gomendio orokor batzuk

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/26

 

Osasun Ministerioak argitaratutako informazioaren arabera, gaur egun COVID-19ren transmisio komunitarioaren ebidentzia duten eremu gisa sailkatzen dira honako hauek:

  • Espainia: Madril eta Errioxako Autonomia Erkidegoak; Euskadi
  • Italia (herrialde osoa)
  • Frantzia: Haut-Rhin (Grabd Est) eta l'Oise (Hauts-de-France) departamentuak
  • Alemania: Heinsberg  departamentua (Iparraldeko Renania-Westfalia)
  • Txina (eskulalde guztiak, iHong Kong eta Macao barne)
  • Hegoaldeko Korea
  • Japonia (Hokkaidō irla)
  • Singapur
  • Iran

Osasun Ministerioak aldian-aldian argitaratzen dituen osasun-gomendioak eta prebentzio-neurriak hemen kontsulta daitezke:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/home.htm

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu ditu koronabirusaren aurrean Euskadin jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak:

https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Atzerrira bidaiatzea ezinezkoa bada, osasun aseguru bat izanik bidaiatzea gomendatzen da. Hori dela eta, UPV/EHUk bere kideen eskuse aconseja viajar al extranjero con un seguro de salud que cubra los posibles riesgos sanitarios. A estos efectos, UPV/EHU bere pertsonalaren eskura dauka IBILI BEREZI izeneko asegurua. Ondare Zerbitzuaren bidez kontratatu behar da:

https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/aseguruak

Nolanahi ere, gertaeren bilakaeraren arabera, UPV/EHUk, arlo horretan eskumena duten agintariekin koordinatuta, eremu horietan egun dagoen unibertsitate-komunitateko edozein kideri jakinaraziko dio balizko aberriratzeko beharra dagoela, COVID-19k eragindako epidemiak eragin ditzakeen salbuespenezko zirkunstantziak kontuan hartuta.

Informazio gehiago

  • Erasmus+ programari buruz Unibertsitate Ministerioak ateratako neurri zehatzak web honetan kontsultatu ahal dira:

http://sepie.es

  • Europako Batzordeak Erasmus+ programei buruzko ohar bat argitaratu zuen salbuespenezko neurriekin 2020ko otsailaren 25ean:

http://www.erasmusplus.it/wp-content/uploads/2020/02/012-Coronavirus-%E2%80%93-exceptional-measures-with-regard-to-Erasmus-and-European-Solidarity-Corps-projects.pdf

Europako Batzordearen oharrak honela dio:

Koronabirus bidezko infekzioa Italiako iparraldean zabaldu ez dadin Italiako Gobernuak hartutako neurrien testuinguruan, jakinarazten dizugu 2020ko urtarrilaren 31ko gure oharrean iragarritako neurriak (Erref. Ares (2020) 619972) erabat aplikagarritzat jo beharko direla programaren eraginpeko eremuetan eta birusa detektatzen den eta arriskuan daudela jotzen den herrialde elkartuetan edozein mugikortasunetan.

Arestian aipatutako oharraren arabera, agentzia nazionalei eskatzen zaie informazioa eman diezaietela erakunde parte hartzaile interesdunei, eta adieraz diezaietela hurrengo egunetan edo asteetan ukitutako eremuetara joateko asmoa duten edo jada bertan dauden banakako parte-hartzaileekin harremanetan jar daitezela.

Era berean, parte-hartzaileek gogoan izan behar dute egonaldiaren herrialdean dauden enbaxadek, kontsulatuek eta ohorezko kontsulatuek ere eman dezaketela laguntza. Erakundeen eta parte hartzen duten pertsonen esku dago gertaeretan zehar erabakitzea, bidaiei eta aberriratze-planei buruzko gomendioetan eskumena duten administrazioekin bat etorriz.

Hala ere, Agentzia Nazionalek gertutik zaindu beharko dute, parte hartzen duen erakundearekin lankidetzan, planifikatutako mugikortasunaren eremua bidaiaren unerako segurutzat jo daitekeen mugikortasun-jarduerak edo proiektuak irauten duen bitartean. Gogoratu agentzia nazionalek ezinbesteko klausula bat aplika diezaieketela eragindako edozein arlotan egiten diren jarduerei, bai eta arlo horietatik sartzen den mugikortasunari ere, agentzia nazionalen eta onuradunen arteko dirulaguntzetarako hitzarmenaren txantiloian aurreikusitakoaren arabera, eta programaren gidan eta beste kontratu dokumentu batzuetan definitzen den bezala.

Horrela, agentzia nazionalek eremu horietan planifikatutako jarduerak ahalik eta modu malguenean ezeztatu, atzeratu edo lekualdatu ditzakete, Erasmus + eta Europako Elkartasun Kidegoari aplikatzen zaien lege-esparru orokorra errespetatu arren. Salbuespenezko zirkunstantziak direla eta, printzipio berberak aplika dakizkieke eragindako eremuen edozein mugikortasuni ere. Hala ere, ezinbesteko kasu batekin lotutako kostu gehigarriak ebaluatzean, Agentzia Nazionalek Agentzia Nazionaletarako Gidako 3.16 atalean ezarritako xedapenak aplikatu behar dituzte.

Justifikatutako aberriratze-kostuak aparteko kostu gisa onartuko dira, txostenak aurkezteko baldintza normalak aplikatzen diren bitartean. Informazio edo argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Batzordearekin, NAko mahaigaineko ofizialaren bidez, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: EAC-NA-COORDINATION@ec.europa.eu