-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
-
Emakumeak Zientzia eta Teknologia eremuan
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
Inaugurazioa: Ikertzaileen Europako Gaua
Noiz eta non
2024/09/27, 17:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Irailaren 27an, 17:00etan, Bilboko Areatzan, Euskal Herriko Unibertsitateak Ikertzaileen Europako Gaua aurkeztuko du. Ekimen hau Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat da. Hainbat arlotako adituen eskutik zientziaz gozatzeko 31 txoko egongo dira ikusgai.
Ekitaldian izango dira:
- Guillermo Quindós, Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia eta gizarte garapenaren transferentzia arloko eta transferentziaren errektoreordea.
- Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko kultura zinegotzia.
- Nerea Jaureguizar, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza gizartean zabaltzeko zuzendaria.
Aurkezpenaren ondoren agintariek stand-ak bisitatuko dituzte.
Informazio gehiago: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/hasiera/