euskaraespañol

In memoriam: Cristina Olender

Medikuntzako ikaslea UPV/EHUn

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/26

Martxoaren 6an, Cristina Olender zendu zitzaigun, UPV/EHUko Medikuntzako ikaskide eta lagun maitea.

Kemena, ausardia, maitasuna eta alaitasuna izan dira beti Crisen bereizgarriak. Zorionekoak gu, Cris ezagutzeko aukera izan dugulako. Mundua iraultzen zuen irribarre hutsaz. Eta haren borroka nekaezina adorearen isla da; agerian uzten digu zer nolako kemena ematen duten gogoak eta ilusioak. Izan ere, harri koskorrek ez zioten bidean aurrera egitea oztopatzen.

Elkar ezagutu genuenetik, aurrera jarraitzeko bultzada eta animoa eman digu Crisek, eta hemendik aurrea geuk eutsiko diogu hark utzitako sugarrari. Beti izango dugu gogoan, eta beti izango da gure bizitzaren parte.

Crissy, eskerrik asko argia izateagatik; mediku eta pertsona hobeak gara zuri esker.

 

Zure lagunak.