euskaraespañol

IMH Campuseko diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/30, 18:00

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Martxoaren 30ean, osteguna, 18:00etan, IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia egingo da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.

Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendariak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; eta, Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendariak.

Egitaraua

  • Ongi etorria eta agur instituzionalak.
  • Diploma banaketa eta espediente onenen aipamena.
  • Ikasle ohi ordezkarien hitzak.
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak.
  • Talde argazkia