-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Gure txokoak: Laborategi hiperkonektatu bat
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/07

Telematikako gure ikertaldearen (I2T) laborategian, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, inspiratzeko moduko bistez gozatzeko aukera daukagu: mendia ikusten dugu, berdea eta lasaia; itsasadarra, etengabe aldatzen; atzealdean, hiria; eta gure inguruan, hiriko funtsezko lekuetako batzuk (San Mames, ospitalea, geltoki intermodala eta hiriko sarrera nagusietako bateko zirkulazioa). Bai ezberdin eta triste zegoela pandemiaren hil okerrenetan!
Barrutik, leku honek komunikatzeko aukera aurreratuak ematen dizkigu: beste sare batzuetarako sarbide pribilegiatuak ematen dizkiguten zuntz konektibitateak, 5G komunikazio gailu berritzaile-berritzaileak, larrialdietan lagungarriak izan daitezkeen droneak, etab. Ordu luzez egoten gara telematika garatzen, oso hitz ezezaguna garai batean; baina, pandemiaren ondorioz, osasunarekin zerikusirik ez duen termino erabilienetako bat da orain. Horri esker eutsi ahal izan diegu, hein handi batean, tele aurrizkia daramaten jarduera profesional guztiei: telelana, telemedikuntza, teleirakaskuntza... baita (tele)aisia ere.
Gure leihotik ikusi dugu bizitza bere onera gutxika etortzen Bilboko inguru honetan. Eta hain gustura sentiarazten gaituen gure laborategian lanean jarraitzen dugu telematikaren aurrerapenean laguntzen saiatzeko.
Toki hori aukeratu du Gure Txokoak atalerako Mariví Higuero Bilboko Ingeniaritza Eskolako Komunikazioen Ingeniaritzako Saileko irakasleak.
Nola iritsi: 43°15'44.7"N 2°56'59.6"W