euskaraespañol

FOTCIENCIA20 erakusketaren inaugurazioa

Noiz eta non

2024/05/24, 19:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Biosentsoreak | Argazkia: Concepción Hernández Castillo. Egilekidea: Lola Molina Fernández, Isabel María Sánchez Almazo

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 24, 19:00etan, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Plazan (4.solairua), Donostian, Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenak (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) FOTCIENCIA20 erakusketa inauguratuko dute, Kutxa Fundazioarekin eta Materialen Fisika Zentroarekin (CSIC-UPV/EHU) elkarlanean.

Erakusketak 49 irudi nano, mikro eta makroskopiko ditu, edertasunagatik, inpaktuagatik eta gertakari zientifikoak islatzeko gaitasunagatik aukeratuak, eta Kutxa Fundazioa plazan (Tabakalerako 4. solairua) egongo dira ikusgai ekainaren 23ra arte.

Gecko enbrioi baten eklosioa, brokoliaren simetria edo tunel efektuko mikroskopio batek atzemandako erradikal aske bat dira erretratatutako fenomenoetako batzuk.

FOTCIENCIA (www.fotciencia.es) urtero egiten den ekimena da, irudiaren bidez zientzia herritarrengana hurbiltzen duena. Edizio honek 20 urteko ibilbidea ospatuko du eta bere erakusketa Euskal Herrian inauguratzen duen lehen aldia da.

Ekitaldian, FOTCIENCIAren azken ediziora aurkeztutako hamar argazki onenen egileei sariak banatuko zaizkie, eta honako hauek hartuko dute parte: Pura Fernández CSICeko Kultura Zientifiko eta Herritarren Zientziako lehendakariordeak, Rosa Capeáns FECYTeko Kultura Zientifiko eta Berrikuntzako zuzendariak, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak, Susana Codina Occident Fundazioko zuzendariordeak, Daniel Sánchez CSICek Euskal Autonomia Erkidegoan duen koordinatzaile instituzionalak, Celia Rogero Materialen Fisika Zentroko zuzendariak eta Biofisika Institutuko zuzendariak (CSIC-UPV).