Erakusketa: Ibilbidea lasaitasunerantz
Noiz eta non
Noiztik: 2019/12/20 Noiz arte: 2020/01/24, 00:00 - 00:00
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
'Ibilbidea lasaitasunerantz' izeneko erakusketa ikusgai dago, Donostian, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Erakusketa MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan antolatu da. Euskal ikusleek zurez eraikitako tenplu budisten arkitektura bertatik bertara ikusteko aukera izatea da asmoa, eta beste kultura batzuetako zurezko arkitektura batzuk erakustea ere bai.
Weiqiao Wang arkitektoa da 'Ibilbideak lasaitasunerantz' erakusketaren komisarioa. Bertan, Txinako Zhejiang eskualdeko mendietako hogeiren bat monasterioren plano, argazki eta maketak egongo dira ikusgai; besteak beste, Zazpi Pagoden Tenpluarenak. Weiqiao Wang erakusketaren komisarioak Shangain eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoan egin zituen ikasketak, eta beste unibertsitate batzuetan ere ikasi du, hala nola Harvard-en. Bere lanetan, monasterio budistak eta zistertarrak konparatzen ditu alderdi arkitektonikoan aintzat hartuta. Horretarako, ehundik gora monasteriotan ibili da Txinan, eta gaur egun, monasterioetako espazioei eta bizimoduari buruzko ikerketa-lan betean murgilduta dago.
Erakusketan tamaina handiko bi maketa daude ikusgai. Urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik ostiralera, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Sarrera irekia da.