Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2020/10/01
Euskal Herriko Unibertsitateak jakin du Farmazia Fakultateko irakasle batek positiboa eman duela COVID19an, antza denez, ikasturte hasieratik eskola ematen ibili eta gero maskararik gabe, nahiz eta maskararen erabilera nahitaezkoa izan, pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere.
Gertaera guztiz salbuespenezko honen berri jakin bezain laster, unibertsitateak abian jarri zuen aplikatu beharreko protokoloa, jazoeraren berri eman zion Osakidetzari eta isilpeko informazio espediente bat ireki zuen kasuaren xehetasun guztiak ezagutzeko, eta egon litezkeen erantzukizunak eskatzeko. Espedientea 15 eguneko epean ebatziko da.
Era berean, berriz ere eskatu nahi diegu unibertsitateko kide guztiei prebentzio eta segurtasun arauak betetzen jarraitzeko.
Leioa, 2020ko urriaren 1a