-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Esna dauden pazienteen garuneko ebakuntza kirurgikoen aurrerapenak aztertuko dira jardunaldi batean
Noiz eta non
Noiztik: 2022/02/10 Noiz arte: 2022/02/11
Deskribapena
Non: Leioa, Gurutzeta eta Donostia
Euskadin esna dagoen pazientearekin egiten diren garun-kirurgiako ebakuntzak Estatu osoko abangoardian daude. Izan ere, duela bi urte baino gehiago, Nekane Murga sailburuak Osasun arloko Berrikuntza Teknologiko Onenaren saria jaso zuen, autonomia erkidego batek bultzatuta, eta Espainiako Osasun Teknologiako Enpresen Federazioak (FENIN) banatzen du.
Duela gutxi areagotu egin da eremu adierazgarrietako kirurgiaren onuren ebidentzia zientifikoa maila baxuko garuneko tumoreak dituzten paziente esnatuengan: tumore gaiztoaren prozesua atzeratzen du, krisi epileptikoen eragina murrizten du eta pazienteen bizi-kalitatea handitzen du.
Ikerketa-ildo horretan, 2022ko otsailaren 10ean eta 11n “Kirurgia pertsonalizatuko bilera esna dauden pazienteekin” (Personalized awake surgery meeting) egingo da Donostian eta Bizkaian. Topaketa horretan parte hartzen dute, besteak beste, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Endoskopia eta Kirurgia Trebetasunen Laborategiak, Basque Centre on Cognition, Brain and Language (BCBL), Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neurokirurgia Sailak eta BioCruces Bizkaiak.
Jardunaldiak toki hauetan egingo dira:
Ostegunean, otsailak 10
BCBL. Basque Center on Cognition, Brain & Language
Mikeletegi pasealekua 69, 2.a
20009 Donostia - San Sebastián.
LHEC - Laboratorio de Habilidades en Endoscopía y Cirugía de la UPV/EHU
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza
Kirurgia eta Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa Saila
Sarriena auzoa, z/g
Leioa
Ostiralean, otsailak 11:
Cruces University Hospital- Neurosurgery Department
BioCruces Bizkaia