-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Eskoletako Urmaelen Sarearen V. elkarretaratzea
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/17, 09:30
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Micaela Portilla Ikerguneak Eskoletako Urmaelen Sarearen V. elkarretaratzea hartuko du, ikastetxeen arteko sare lana sustatzeaz gain, prestakuntza eskaini eta esperientziak partekatzea helburu.
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek osatzen dute eskola hezeguneen sarea, putzua edo urmaela dute, erabilera didaktikoa ematen dietelarik. Sarea haziz joan da urtetik urtera, eta dagoeneko 40 ikastetxek baino gehiagok dituzte horrelako guneak. Zalantzarik gabe, aukera bikaina dira une honetan hezkuntza intereseko arlo askori heltzeko, hala nola gaitasun zientifikoari, STEAM proiektuei, biodibertsitatearen galerari eta urmaela bera eredu gisa erabiliz lan daitezkeen beste hainbat kontzepturi.
Elkarretaratzean Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Saileko irakasleak izango dira, bai eta Berritzegune Nagusiko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Neikerreko adituak ere.