-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
'Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketaren inaugurazioa Metro Bilbaon
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/02/10
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
- Eguna: Ostirala, otsailak 10
- Ordua: 12:00etan
- Lekua: Abandoko geltokia, Metro Bilbao
Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketa aurkeztuko dute.
Unibertsitate publikoari lotutako hogei bat emakume irakasle eta ikertzaileren 13 ilustraziok osatzen dute erakusketa, eta Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritza arloetan lan egiten duten emakumeen lana erakusten du. Horrela, gazteentzat emakumezko erreferenteak sortzen dira, arlo horiek karrera profesional gisa aukeratzen eta arlo zientifikoan genero berdintasuna lortzen lagun dezaketenak.
Erakusketa otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai Metro Bilbaoko Abandoko geltokian eta ondoren beste geltoki batzuetan. Bihar (otsailak 11) ospatuko den Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunaren bezperan dator erakusketa hau.
Parte hartzaileak:
Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua
Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
Itziar Cabanes, Sistemen Ingeniaritzako eta Robotikako katedraduna
Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko zuzendari nagusia
Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia