Erakusketa: Giza Eskubideei Begira
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/01/16 Noiz arte: 2018/01/26, 08:00 - 20:00
Deskribapena
‘Giza Eskubideei Begira’ erakusketa
Bizkaia Aretoa (Etxepare gela)
2018/01/16 - 26
Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00
Sarrera doan
Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egiten du 1948an, Parisen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Adierazpen hori erreferente etiko bihurtu da, eta horren bitartez, pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek bat egin beharko lukete askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena eta hezkuntza bezalako funtsezko alderdien inguruan.
UPV/EHUk urtean zehar burutuko diren hainbat ekimen planteatu ditu. Ekimen horien artean, urteurren honen erakunde kanpainaren aurkezpenarekin bat etorriz, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan «Giza Eskubideei Begira/Miradas a los Derechos Humanos/Insights into the Human Rights» kartelen erakusketa irekiko da urtarrilaren 16an.
Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatutako erakusketa hori «EIDE» Euskadiko Diseinatzaileen Elkartearekin elkarlanean egingo da. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideen inguruko «begiraden» proiektu kolektibo batean. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean finkatutako hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza, kartelen bidez interpretatu eta adierazi dituzten hogeita hamar begirada.
Oroitzapenezko lehen ekimen honen bitartez, UPV/EHUk konpromiso eta erantzukizun soziala bere gain hartzen du sormeneko ekintza bat diseinu grafikotik zehaztuz, diseinu grafikoa baita Arte Ederren Fakultatearen barruan gaur egun ematen den ezagutzaren adarretako bat. “Erakusketa hau gure ingurune hurbilenean dauden diseinatzaileei zuzendutako deontologia profesionalerako dei bat da, haiei giza garapenaren alde duten betekizun sozial aktibista saihestezina adierazteko aukera ematen baitzaie", adierazi dute erakusketaren komisarioek.
Erakusketa Arabako eta Gipuzkoako campusetan ere ikusi ahalko da, ondoren.