euskaraespañol

Eguneko irudia

ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren topaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/06/12 Noiz arte: 2024/06/14

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatea arduratu da azken egun hauetan ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren beste topaketa bat antolatzeaz (Mid-Year Meeting). Euskal unibertsitate publikoa partzuergo horretako kideetako da eta bat seihileko honetan Eva Ferreira errektorea izan da haren presidentea. Txandakako presidentetza abenduan jaso zuen, Anders Hagfeldt Uppsalako Unibertsitateko errektorearen eskutik, eta gaurko ekitaldian Virginia Richter Bernako Unibertsitateko hurrengo errektorearen esku utzi du.

Topaketaren lan jardunaldiak joan den asteartean hasi ziren, eta gaur, osteguna, izan dute une gorena, aliantzaren Gobernu Kontseiluaren bilerarekin. Partzuergoko unibertsitateetako errektoreetako zortzi izan dira bileran. Topaketak gaur arratsaldean jarraituko du lan-saio batzuekin eta bihar, ostirala, amaituko da.