euskaraespañol

Eguneko irudia

Maia G. Vergniory ikerlariak isolatzaile topologikoen arloan egindako lanak Nature Physics aldizkariaren azala lortu du

Bismutoak eroankortasun propietate berriak erakutsi ditu

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/05

DIPC eta UPV/EHU Ikerbasque ikertzaile Maia G. Vergniory. Argazkia: Maia G. Vergniory

Donostia International Physics Center-eko (DIPC) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikerbasque ikertzaile Maia G. Vergnioryk eta bere ikerketa taldeak Nature Physics-en lekua egitea lortu dute. Izan ere, mundu mailako ospea duen aldizkari zientifiko honen portada izatea lortu dute.

Isolatzaile topologikoen arloan –ezaugarri unibertsal bereziak dituzten materialak- egindako lanak Nature Physics aldizkariaren arreta erakarri du. Maia G. Vergnioryk parte hartu duen ikerketa taldea Zurich-eko Unibertsitateko, Princeton Unibertsitateko, Halle-ko Fisika Mikroegituren Max Planck Institutuko, Paris Sud Unibertsitateko eta CNRS-ko hainbat ikertzailez osatua egon da.

Ikerketa talde honek frogatu du bismutoaren egitura elektronikoa –topologikoki tribiala zela uste zen elementua, topologikoa dela, alegia. Aurrera pausu garrantzitsu honi esker Nature Physics aldizkariaren portada izatea lortu dute.

Isolatzaile topologikoak elektroien garraiorako ezaugarri oso bereziak dituzten materialak dira, deformazioen kontra babestuta daudenak.

Ezaugarri hauek topologiak deskribatzen ditu teorikoki.Topologia matematiken adar bat da,etenik gabeko deformazioek aldatzen ez dituzten objektu geometrikoen ezaugarriekin erlazionatuta dagoena. Material topologikoak oso garrantzitsuak izan daitezke etorkizuneko gailu elektronikoetarako, konputazio kuantikorako edo katalisian bide berriak jorratzeko.

2016an hiru ikertzailek Nobel Saria eskuratu zuten material topologikoen gainean egindako lanarengatik. Hauetako batek, Duncan Haldanek, DIPCk Miramar Jauregian antolatutako kongresu batean hartu du parte berriki.

 

 

Erreferentzia bibliografikoa

  • Frank Schindler, Zhijun Wang, Maia G. Vergniory, Ashley M. Cook, Anil Murani, Shamashis Sengupta, Alik Yu. Kasumov, Richard Deblock, Sangjun Jeon, Ilya Drozdov, Hélène Bouchiat, Sophie Guéron, Ali Yazdani, B. Andrei Bernevig & Titus Neupert
  • Higher-order topology in bismuth
  • Nature Physics volume 14, pages 918–924 (2018)
  • DOI: 10.1038/s41567-018-0224-7