EHUwelcome app-a atera du UPV/EHUk kanpoko ikasleentzako
Kanpoko bisitarien topagunea izateko sortu da, eta harrera eta laguntza zerbitzuen eta garraioa eta ostatuari buruzko informazioa ematen da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/10/02
UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak eta Euskampus Fundazioak EHUwelcome app-a atera dute kanpoko ikasleentzako. Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuei, hiru campusetako ostatuei, garraio zerbitzuei, herrialdeko oinarrizko informazioari eta euskara eta gaztelera ikastaroei buruzko informazioa emango du tresna berriak.
Aplikazioa eskuragarri dago Android eta iOSen:
“App hau erabilerraza da eta ikasleku berria ezagutzeko eta bertatik erraz mugitzeko nahitaezko informazioa ematen du”, argitu du UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendari M. Juncal Gutiérrez Mangadok
3.500 nazioarteko ikasle
UPV/EHUk 1.100 hitzarmen baino gehiago ditu bost kontinenteetako 50 herrialdetako unibertsitateekin, eta 2019/20 ikasturte honetan 3.500 nazioarteko ikaslek UPV/EHUn ikasiko dute.
“Aplikazio hau bizirik dagoen tresna da eta atzerriko ikasleen harrera eta integrazioa hobetzeko balio beharko luke. Baita UPV/EHUren nazioarteko profila sustatzeko ere”, adierazi du Euskampus Fundazioaren zuzendari Igor Campillok.