-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
‘Mendi literatura' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
2017/11/09 2017/11/09, 18:30 - 20:30
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Ostegunean, azaroak 9, 18:30etan, Elkar liburudendan (Poza lizentziatua 14, Bilbo), Haritz Monreal idatzitako eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak Euskal Literatura Sailaren baitan kaleratutako ‘Mendi literatura' liburuaren aurkezpena egingo da.
"Zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritza mendi literatura; zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari. Ikerlan honetan mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertzen da. Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko; naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko; Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila; esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko xedez; filosofoak, transzendentzia lortzearren; jakitunak, lurraldearen alde material nahiz espirituala interpretatzeko; emakumeak, gizartean pairatzen dituzten bidegabekeriei bisibilitatea emateko; muturreko eskalatzaileak, nazioaren edo norberaren ohorea xerkatzen; mendizale, alpinista eta eskalatzaile apalak, abenturaz eta naturaz gozatzeko. Horiek guztiak aurkituko dituzu honako lan honetan", dio Haritz Monrealek.