euskaraespañol

Jardunaldiak: Unheimliche Heimaträume

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/20 Noiz arte: 2017/09/18, 10:00 - 16:49

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailean 20an hasi eta 22ra bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘Unheimliche Heimaträume': Literarische Repräsentationen von Heimat in der deutschsprachigen Literatur seit 1918 (Heimat-en literatur adierazpideak 1918tik aurrerako alemanezko literaturan) nazioarteko jardunaldiak burutuko dira, UPV/EHUren Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko Raum-Gefühl-Heimat ikertaldeak antolatuta.

Herrialde askotako parte hartzaile ugari izanen dituen nazioarteko jardunaldiak ditugu, besteak beste, Estatu Batuak, Finlandia, Alemania eta Japoniatik etorritakoak eta ponentziak Heimat (etxea, aberria) kontzeptuaren inguruan jardunen dira, bai eta oroimenarekin, emozioekin eta genero diskurtsoarekin dituen harremanei buruz ere, egunekotasun handiko gaiak izanik gizarte eta politikaren arloetan ezegonkortasun handiko garai hauetan (terrorismoa, errefuxiatuen krisia, muturreko diskurtsoak, eta abar).

Informazio zabalagoa:  http://tagunguh2017.wordpress.com