-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Biologiako Olinpiadako fase autonomikoaren X. edizioa
Noiz eta non
2017/01/20 2017/01/20, 17:00 - 18:04
Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena
Urtarrilaren 20an, 17:00etatik aurrera, Biologiako Olinpiadako fase autonomikoaren X. edizioari dagokion lehen proba egingo da Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1.1 gelan. Lehen fase autonomikoa Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen du UPV/EHUko Biologia Saileko irakasle-talde baten laguntzarekin. Olinpiada horretan 2016-2017 ikasturtean batxilergoko bigarren mailan matrikulatua dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikaslek har dezake parte.
Fase autonomikoak bi proba izango ditu eta proba praktikoa 2017ko Otsailak 3an burutuko da. Bi probak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera egongo da.
Proba teorikoa 17:00etan hasiko da, eta test moduko zenbait galdera erantzun beharko dituzte parte-hartzaileek. Horien artean erantzun egoki bakarreko galderak egongo dira eta baita erantzun egoki anitzekoak.Proba teorikoan sailkatu diren lehenengo 10 parte-hartzaileek aukera izango dute proba praktikoa egiteko (oraindik zehaztu gabe) 2017ko Otsailaren 3an 17:00tan.
Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Iruñean izango da 2017ko martxoaren 23 eta 26 bitartean, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXVIII edizioan hartuko dute parte, Coventry-n (Erresuma Batua), 2017ko uztailaren 23-30 bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XI. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2017ko irailean egingo da Portugalen.
Espainiako Biologiako Olinpiadari buruzko informazio gehiago: http://olimpiadadebiologia.edu.es/