euskaraespañol

Eguneko irudia

'Paperezko Itsasontzia' artelanaren aurkezpena

Noiz eta non

2016/05/11 2016/05/11, 10:00 - 11:00

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 11, 10:00etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian (Ramón de la Sota kaia 1, Bilbo), prentsaurrekoa eskainiko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Interbentzio Artistikoen programaren 4. edizioko proiektu irabazlea aurkezteko. Ekimena UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Aurtenetxea Containers enpresak eta Bilboko Udalak antolatu dute.

Programaren helburua merkantzien garraiorako erabili ohi diren bost edukiontzi industrialentzako proposamen artistiko bat egitea izan da. Artelan irabazlea Álvaro Arocaren Paperezko Itsasontzia izan da eta Itsas Museoko zabaldegian kokatuko da ikusgai egon dadin. Aranzazu Tempranoren Hilero  de marea eta Mariana de Viana eta Xabier Dobaranek elkarrekin sortutako Xirga lanek accesit bana lortu dute.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
• Jon Ruigomez, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria
• Carmelo Garitaonaindia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
• Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoa
• Julen Aurtenetxea, Aurtenetxea Containers enpresako gerentea
• Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendari orokorra (Bilboko Udala)
• Álvaro Aroca, Aranzazu Temprano, María de Viana eta Xabier Dobaran, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleak eta aukeratutako eskulturen egileak