euskaraespañol

‘Politikaren itzulera?' kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/19 Noiz arte: 2015/11/17, 09:00 - 08:28

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 19, 9:00etan UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Areto Nagusian  ‘Politikaren itzulera?' kongresua hasiko da, zeina Parte Hartuz elkarteak eta Politika eta Administrazio Zientzia Sailak antolatzen duten.  UPV/EHUko katedradun emeritu Pedro Ibarrak hasiera emango dio kongresuari, eta Syriza alderdi politikoko kide ohi Katerina Sergidouk '¿Vuelve la política? Cambios políticos en el sur de Europa' irekiera-hitzaldia eskainiko du. Kongresuan hauek ere parte hartuko dute: Yayo Herrero FUHEM Fundazioko zuzendaria, Mari Luz Esteban UPV/EHUko irakaslea, Manolo Monereo idazlea eta analista politikoa, Cesar Rendueles UCMko irakaslea, Quim Arrufat CUPeko kidea, eta Itziar Gandarias Psikologia sozialean eta epistemologia feministan aditua.

Kongresuaren bi egunetan, lau lan-talde egingo dira:

  • Demokrazia eta populismoa, Europa eta Latinoamerika ispiluari begira
  • Politika berria: prozesuak, mekanismoak eta eragileak
  • Estatugintza Vs herrigintza
  • Intersekzionalitatea