-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Irakasteko teknika zaharretatik estrategia berriztatzaileei
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/05 Noiz arte: 2015/09/30, 09:00 - 13:24
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/jornadas+innovacion+educativa.jpg/b4367d5f-3d25-430f-8f08-8494b8c55dee?t=1443619423000)
Deskribapena
Astelehenean, urriak 5, 09:00etan, Bizkaia Aretoan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatutako Hezkuntza Berrikuntzako III. Jardunaldiak hasiko dira. Ikastegi desberdinetan garatzen ari diren irakaskuntzaren estrategia berriztatzaile desberdinak ezagutzera ematea da jardunaldi hauen xedea. Azken boladan, irakasteko teknika zaharrekin batera, beste metodologia batzuk ere erabiltzen ari dira, eta asteartera arte, hilak 6, mundu akademikotik profesional desberdinak bilduko dira ikastegietan agertzen ari diren esperientziak komunean jartzeko.
Kongresuaren irekieran hauek hartuko dute parte:
- Mikel Agirregabiria. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzu burua
- Simón Peña. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
- Koldo Meso Ayerdi. Kazetaritza II Saileko zuzendaria
- Jesús Pérez Dasilva. Jardunaldien arduraduna
hashtag: #innovaeduca15