euskaraespañol

Eguneko irudia

Doktorego Eguna 2024

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/06/20, 18:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 20an, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan, 'Doktorego Eguna' ospatuko da, 'Zabaldu atea gure doktoregoari' lelopean. Bertan, UPV/EHUko 2020/21 eta 2021/22 ikasturteetako Doktorego Sari Berezien aitortza egingo da.

Doktorego Eskolak (DOKe) ekitaldi hau antolatzen du, eta Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea izango da buru.

Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 67 programa); eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu. Gainera, erakunde-egiaztapenari buruz hitz egingo du.

Aurten, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena aztertuko da. Horregatik, sari berezia jaso duten pertsona batzuek labur esku hartuko dute beren doktorego-tesiek Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) nola laguntzen dieten azaltzeko.

Ekitaldian BRTA-Basque Research and Technology Aliance/Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoko zuzendari nagusi Rikardo Bueno Zabalok ere parte hartuko du, “Las y los doctores en los centros tecnológicos y de investigación no universitarios: formación e inserción laboral” izeneko ikerketari buruz arituko da.

Edukiera dela eta, petsona bakoitzarekin gehienez hiru pertsona joan ahal izango dira.

Ekitaldiak 75 minutu inguru iraungo du. Amaitutakoan, 19:45ean, gutxi gorabehera, mokadu bat zerbitzatuko da.

Egitaraua

  • 18:00 Inaugurazioa.
  • 18:05 Doktorego Eskolako zuzendariaren doktorego eskaintzaren aurkezpena, Gotzone Barandika.
  • 18:15 Doktorego Eskolako zuzendariordearen aurkezpena, Edurne Simón Magro.
  • 18:20 Rikardo Bueno ZabaloBRTA-Basque Research and Technology Aliance/Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoko zuzendari nagusiarenhitzaldia: “Las y los doctores en los centros tecnológicos y de investigación no universitarios: formación e inserción laboral”.
  • 18:40 Eva Portillok, Doktorego Eskolako idazkari akademiko eta zuzendariordearen eskutik, sari berezien errekonozimendua, eta sarituen hitzak.
  • 19:40 Amaiera, Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen eskutik.