euskaraespañol

Eguneko irudia

Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/08

Beste urte batez, jarduera ugari antolatu du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldi instituzionala Letren Fakultateko arto nagusian egin da, dekanotza taldeak eta ikastegi horretako berdintasun batzordeak antolatuta, ‘Giza zientziak: generoen berdintasuna eraikiz’ lema izan duelarik, eta bertan buru izan da Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea.

Bere hitzetan, errektoreak orain arteko paradigma aldatzen ari direla esan du, indarkeriaren erabilera eza izanik borroka feminista guztiaren ezaugarri. “Aldaketa beharrezkoa da –esan du-, ez da emakumeek merezi dugun aldaketa, gure gizarte osoak merezi duen aldaketa baizik. Balioetatik haragoko aldaketa da, moduetaraino iritsiko dena. Berdintasun printzipioak jasoko dituen aldaketa izango da, baina, horiez gain, agresibitate txikiagoko portaerak; esparru publikoan, toki handiagoa eskainiko diona sentimenduen azaleratzeari; eta pertsona guztiei oro aitortuko diona berdintasunaren printzipioa, zer gutxiago.  Horixe genuke egiazko iraultza lasaia, iraultza balioen ezarpenean eta iraultza ezarpen hori egiteko moduetan beretan. Ibilbide lasaiak eta azken helburuetara iristeko ahalegin guztiak maila berean jarriko dituen iraultza”.

Saioan zehar, Francisca de Aculodi saria eman zitzaion generoaren perspektiba hobekien integratu duen gradu amaierako lanari, Maria Goyri saria master amaierako lanen artean eta Micaela Portilla saria feminismo edo generoari buruzko gaien inguruko doktorego tesi onenari. Programa osatzeko, hitzaldiak, musika eta poesia errezitala egon zen. Honez gain, bi erakusketa egongo dira ikusgai egun osoan zehar fakultateko atarian.

 

Saritutako ikasleak

Francisca de Aculodi sariaren IV. edizioa

Gizarte eta Lege Zientziak

Euskaraz: Garazi Otsoa Eribeko Uriarte (Gizarte langintzako gradua)

Izenburua: ‘Amatasuna eta kartzelak euskal emakume batzuen esperientziak espainako kartzeletan’.

Gaztelaniaz: Helena Bayona Carlos (Kazetaritzako gradua)

Izenburua: ‘Mordiendo el aire kalis/romis mujeres caminando hacia la igualdad’.

Akzesita: Maider Galardi Fernández de Agirre (Soziologiako gradua)

Izenburua: ‘Ernai gazte antolakundearen urrats feminista: Aldaketaren nolakotasuna aztertzen’.

Arteak eta Giza Zientziak

Euskaraz: Amaia Elejabarrieta Uribe (Filosofiako gradua)

Izenburua: ‘Sexua eta generoa Judith Butlerren lanean: (des)eraikuntzari buruz’.

Gaztelaniaz: Lara Goikoetxea Armijos (Artearen Historiako gradua)

Izenburua: ‘La feminidad en el arte de waterhouse. Ofelia y la dama de Shalott’.

 

Maria Goyri sariaren VI. edizioa

Ane Labaka Mayoz (Antropologiako masterra)

Izenburua: ‘Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai genero ikuspegitik’.

Akzesitak:

Elixabete Garmendia Lasa (Antropologiako masterra)

Izenburua: ‘Emakume ezkonduak fabriketan: arrotz izatetik nor izatera. 1970eko hamarkadan Ormaiztegiko lantegietan egindako urratsaren gakoak’.

Sofía Roda Onofri (Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra)

Izenburua: ‘La pasividad femenina como canon feminicida representacional’.

Verónica Fernández Sainz (Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate Masterra)

Izenburua: ‘De Ms. Pac-Man a Aloy: La imagen de las mujeres en los videojuegos’.

Anna Mezquita Sánchez (Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Unibertsitate Masterra)

Izenburua: ‘Anarquismo doméstico. Soñé que mi piso estaba limpio’.

Andrea de la Torre López (Filosofia, Zientzia y Balioak masterra)

Izenburua: ‘El estatus científico de la disciplina del trabajo social. Trabajo social y su relación con la feminización de la profesión: vías posibles para romper con el “Techo de cristal epistemológico”’.

Uxue Sánchez Garmendia (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra)

Izenburua: ‘Zientzia eta generoa’.

 

Micaela Portilla sariaren V. edizioa

Maider Zilbeti Pérez (Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila)

Izenburua: ‘Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012)’.