UPV/EHUk ikasturte berrirako eskaintza aurkeztuko du larunbat honetan Farmazia Fakultatean
Noiz eta non
2018/02/03, 09:00 - 00:00
Kokapena
Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Larunbatean, otsailak 3, 9:00etan hasi eta 14:00ak arteko ordutegian, Arabako campuseko Farmazia Fakultatean (Unibertsitatearen pasealekua, 7. 01006 Vitoria/Gasteiz), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko Unibertsitate Orientazioko Azoka egingo du. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak bisita egingo du azokan eta hedabideak hartuko ditu 11.00etan, fakultateko atarian.
Orientaziorako Azokek aukera ezin hobea eskaintzen diete etorkizuneko ikasleei UPV/EHUren gradu ikasketak gertutik ezagutzeko, hala nola unibertsitatera sartzeko prozedura. Eskaintzen diren 92 graduetatik, hiru dira gradu bikoitzak eta hiru hezkuntza dualekoak, nazioarteko hogei gradu bikoitz egiteko aukera ere eskainita.