euskaraespañol

Hitzarmena sinatuko da Ipar Euskal Herriko ikus-entzunezkoen eta zinematografikoen sektorearen balantzea egiteko

Noiz eta non

2022/06/29, 11:00

Kokapena

Petite caserne de la Nive
4 allée des Platanes. Baiona (Frantzia)

Deskribapena

Ekainaren 29an, asteazkena, 11:00tan, Orhi gelan, Errobiko kaserna ttipian (Platanoen ibilbidea, 4. Baiona), Euskal Herriko Unibertsitateak, Akitania Berriko liburu, zinema eta ikus-entzunezkoen eskualdeko agentziak (Alca), Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, Euskal Herriko Hirigune Elkargoak, Euskal Kultur Erakundeak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak, lankidetza-hitzarmena sinatuko dute.

Helburua da ikerkuntzaren eta ezagutzaren transferentziaren arloan aldeen arteko lankidetza-esparru bat sortzea, Ipar Euskal Herriko ikus-entzunezko eta zinemagintza sektorearen balantzea egiteko. Balantze horrek lurraldeko ekoizpen eta koprodukzioak azpimarratuko ditu, baita Frantzian 2015 eta 2021 artean ekoiztutako/batera ekoiztutako euskarazko filmak ere.

Prentsaurrekoaren parte hartuko dute:

-Inmaculada Arostegui, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreordea

-Antton Curutcharry, Communauté d’agglomération Pays Basque en charge de la Culture et de la Politique linguistique erakundeko presidenteordea eta l’Office public de la langue basque erakundeko presidentea 

-Maïder Behoteguy, Départementale déléguée à la langue basque à la vie associative et au bénévolat erakundeko aholkularia

-Mathieu Bergé, l'Eurorégion, à la Coopération Transfrontalière, aux Ports et Aéroports erakundeko aholkularia

-Emmanuel Feulié, Cinéma et audiovisuel de l’Agence livre cinéma et audiovisuel en Nouvelle-Aquitaine erakundeko zuzendaria

-Johañe Etchebest, l’Institut culturel basque erakundeko zuzendaria