Biscay Bay Startup Campus ekitaldiak jende berritzaile eta ekintzaileentzako bilgune izan nahi du. 500 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute topaketa honetan: CEOak, enpresa onenen Foundersak, etorkizun handiko startupak, inbertitzaileak, kazetariak eta instituzio desberdinak. Bizkaia Aretoak hartuko du ekitaldia datorren irailak 19 eta 20an.
Biscay Bay Startup Campus aurkeztu da: berritzaileentzako bilgunea
Bizkaia Aretoa BBSC 2019 ekitaldia hartuko du datorren irailak 19 eta 20an
Lehenengo argitaratze data: 2019/09/11
“BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da”, adierazi du Noemí Peñak, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria.
Entzute handiko hizlariak
Ekitaldian entzute handiko hizlariak izango dira: berrikuntza, diseinua, inbertsioa, adimen artifiziala, edo energia eta mugikortasunaren etorkizuna jorratuko dituzten ponenteak. Hauek izango dira parte hartuko duten hizlariak besteak beste:
- Olga San Jacinto, Googleleko Geo Commerce&Business director.
- Tom Horsey, Business Angel eta Espainiako 20 inbertitzaile aktiboetako bat
- Rita Barata, Vuelingeko Head of Data&Analytics
- Iñigo Doria, Arrecife Energy Sistemseko CEOa
Jardunaldi hauetan parte hartzen duten UPV/EHUko ikasleek kreditu bat jasoko dute.