euskaraespañol

Eguneko irudia

Berriera musika Jaialdiaren lehen edizioa Bizkaiko Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/04/28, 11:00

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle

Deskribapena

UPV/EHUren Bizkaiko Campusak (Leioa-Erandio eremua) apirilaren 28an 'Berriera' musika jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Ikasle antolatzaileek adierazi dutenez, “ekitaldi honek espazio bat eta publiko bat eskaini nahi die baliabide edo kontaktu faltagatik bertara sartu ezin diren musika-taldeei, eta ezagutza eta kultura sustatu nahi ditu ikuspegi dinamiko batetik”.

Bi bloketan banatuta, Berriera jaialdiaren lehen partean, "Atzotik gaur arte" izenekoan, “Misoginia”, “Mañaneo” eta “La krisis” musika taldeek azken lau hamarkadetako abestiak bertsionatuko dituzte.

Jaialdiaren bigarren zatian UPV/EHUko hainbat ikaslek osatzen dituzten musika-taldeak eta beren konposizioak izango dira protagonista. Lehenengo edizio honetan parte hartuko duten taldeak honakoak dira: “Bilintx”, “Wet weasel”, “Ben santana”, “Ramona 's first evil boyfriend” eta “Despojismo ilustratua”.

Jaialdi hori Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena ospatzeko egiten diren kultur jardueren barruan kokatzen da; EHUkultura zerbitzuaren babesa du eta Soziologiako eta Publizitateko eta Harreman Publikoetako sei ikaslek antolatu dute.

Informazio gehigarria

Programa