-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Antzerkia: ‘Lyceum Club’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/03/05, 19:30 - 00:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Astelehenean, martxoak 5, 19:30ean Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) ‘Deshakespereazioa’ antzezlana antzeztuko da gaztelaniaz. Sarrera libre aretoa bete arte
Sinopsia:
Espainiako Gerra Zibila hasi da eta lau emakume espainiarrek deserritik idazten dute. Herriminez daude, eta gogoratzen dute nola beste emakume batzuekin batera sortu zuten Espainiako lehen klub feminista: Lyceum Club zena.
LYCEUM CLUB omenaldi txiki bat da emakume horiei. Horiei, eta kultura eta adore ukaldiz Espainian feminismoaren erroak landatu zituzten gainerako emakume guztiei, emakumearen interesen aldeko borrokari lotu zirenei, eta emakumearen hazkundea —hezkuntzakoa, kulturala eta soziala— bultzatu nahi izan zutenei. Gerran borrokatu zirenei, ez su-lerroetan, baizik eta etorkizun hobe baten ametsa iragartzen zuten idazki eta hitzaldien bitartez.
Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya
Antzezleak: Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai.
Musika (zuzenean): Adrián García de Los Ojos