euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitatea saritu du Alares Fundazioak

Akzesita jasotzen du unibertsitateen, negozio-eskolen, beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde batzuen kategorian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/03

(Ezk.esk) Cipri Quintas Patronatuaren presidentea, Elena Leiñena Berdintasunerako zuzendaria, Mar Aguilera Fundazioko zuzendaria zein patroia, eta Javier Benavente Fundazioaren sortzailea eta patroia | Argazkia: Alares Fundazioa

Euskal Herriko Unibertsitateak 2023ko Alares  Sarien Akzesita jaso du, Familia, Lana eta Bizitza Pertsonala uztartzeari eta Erantzukizun Sozialari buruzkoa, 'Unibertsitateak, Negozio-eskolak, Hezkuntza eta Ikerketa erakunde batzuk' kategorian.

Alares-VivoFácil Fundazioak orain dela hamazazpi urte ematen dituen sari hauen bidez organizazioek eta erakundeek kontziliazioaren, erantzukizun partekatuaren eta erantzukizun sozialaren alde egiten duten lana saritzen du.

Saria Elena Leiñena Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako zuzendariak jaso zuen Unibertsitatearen izenean Madrilgo Rafael del Pino Auditorioan egindako galan. Ekitaldi horretan, enpresa, erakunde eta hirugarren sektoreko ordezkariak elkartu ziren.