XVIII. Manuel Laborde Saria emateko ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/19, 13:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
XVIII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Aurten, 4.0 Industriaren, Big Dataren, bio-osasunaren eta material berrien arloko zazpi enpresa proiektu lehiatuko dira saria irabazteko.
Honako hauek izango dira ekitaldian:
- Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapenaren, Landa Ingurunearen eta Lurralde Orekaren arloko foru diputatua
- Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria
- Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea
Gainera, Gurutz Linazasorok, VIVEbioTECH SL. Enpresako lehendakari exekutiboak, “VIVEbioTECH, kontatzeko moduko istorio bat” izeneko hitzaldia emango du.
Lehen sarituak 7.000 euro eramango ditu eskudirutan, eta bigarrenak, berriz, 3.000 euro. Horrez gain, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoa dutenek aukera izango dute BIC GIPUZKOAk kudeatzen dituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren, Landa Garapenaren eta Turismoaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren Industria Sustatzeko eta Lehengoratzeko Sozietateak (SPRI) bideratzen dituzten laguntzak jasotzeko. Laguntzak 60.000 eurora artekoak izan daitezke, proiektuak zenbaterainoko berritzaileak eta interesgarriak diren.