Datorren ostegunean, irailak 14, UPV/EHUk irekiera ekitaldia ospatuko du. Ordurako ikastegi guztietako ikasleak geletan egongo dira. 2017/2018 urte akademikoa hastera doa.
-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Graduko 32.500 ikaslek 2017/2018 ikasturtea hasiko dute UPV/EHUn
Eskainitako 86 graduetan 8.128 ikasle berri matrikulatu dira
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2017/09/08

Matrikulazio azken bi epeak betetzeke dauden honetan, 8.128 ikasle berri matrikulatu dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean dagoeneko. Horietariko 4.286 (% 52,7) euskarazko taldeetan matrikulatu dira, eta 3.842 (% 47,3), gaztelerazkoetan. Campuska 1.684 daude Arabako Campusean, 1.998 Gipuzkoako Campusean, eta 4.446 Bizkaiko Campusean.
Hala, UPV/EHUn matrikula egindako ikasleetatik nota altuena duenak 13,845 atera du (14 da atera daitekeen notarik altuena), eta Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua ikasiko du. Kalifikazio altuak dituzten beste ikasle batzuk ere badaude, besteak beste, hurrengo titulazioetan: Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza (onartutako azken ikaslearen nota 12,882 izan da, UPV/EHUko aurtengo gutxieneko notarik altuena); Biokimika eta Biologia Molekularra (12,531); Medikuntza (12,331); eta Bioteknologia (12,154). 11tik gorako gutxieneko notak dituzte Odontologiak, Fisikak, Fisioterapiak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzak eta Erizaintzak Bizkaian. UPV/EHUk 86 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan.
Bestalde, Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduan, UPV/EHUk aurten Gasteizko Ingeniaritzako Eskolan ezarri duen gradu berrian, eskainitako 40 plazetarako 200 aurreinskripzio baino gehiago egon dira, eta gutxieneko nota 9,825 izan da. Gradu hori eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Gipuzkoan), prestakuntza dualeko ibilbidea eskainiko dute ikasturte berrian.
Bederatzi ikastegietan klaseak hasi dira aste honetan, eta beste hamarretan datorren astearen hasieran ekingo diete. Guztira, 32.500 ikaslek gradu ikasketak egingo dituzte UPV/EHUn ikasturte honetan.
Ikasturteon mugikortasun programetan parte hartuko duten ikasleei dagokienez, UPV/EHUko 1.800 ikaslek inguru gutxienez lauhileko bat egingo dute mundu osoko unibertsitateren batean, eta 1.300 ikasle atzerritarrek gure unibertsitatean ikasiko dute. UPV/EHUk bost kontinenteetako 56 herrialderekin dauzka hitzarmenak. Europako Batasunak helburu hau jarri du 2020 urterako: ikasle tituludunen % 20k nazioarteko mugikortasuna egina izatea. UPV/EHUk 2015/16 ikasturterako betea zuen helburua, bere egresatuen % 22,5ek unibertsitate atzerritar batean egonaldi bat egina baitzuen.
Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 hoberenen artean kokatu du Shanghai ranking entzutetsuak, eta, Times Higher Educationen sailkapenaren arabera, 150 unibertsitate gazte (50 urte baino gutxiago dutenak) onenen artean dago.
Azkenik, gizarte inklusioaren konpromisoaren barnean, UPV/EHUk bere ikasgeletan desgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten 300 ikasle baino gehiago hartuko ditu, horietariko ehun bat ikasle sartu berriak direlarik. Urtez urte igotzen da gure unibertsitatean matrikulatzen diren ezgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: 2013/14an 86 izan ziren, eta iaz, 104. Halaber, 14 errefuxiatuk, beren herrialdeetatik arrazoi ezberdinetatik alde egin behar izan zuten babes eta asilo eskatzaileek, beren unibertsitate ikasketak jarraitu ahal izango dituzte, errefuxiatuei arreta egiteko UPV/EHUren programari esker.
Graduondokoak
Ikasturte berri honetan, 106 unibertsitate master eskainiko dira, horietako hamabik araututako lanbide jakin batzuetan jarduteko bidea ematen dute; hiru Erasmus Mundus baterako masterrak dira (Europako Batzordeak deialdi oso lehiatsu batean aukeraturiko masterrei eskaintzen die bikaintasun zigilu hori) eta beste sei Amerikako unibertsitateetan emango dira, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez. Master ofizial guztiak kontuan hartuta, 3.702 plaza eskainiko dira, eta matrikula irekita dago.
Doktorego programei dagokienez, matrikula epea irailaren 4an hasi da. 2016/17 ikasturtean 3.720 doktoregai ibili ziren programa horietan. 2017an, abuztuaren 31ra arte, 527 tesi defendatu dira, eta horietako 186k nazioarteko aipamena dute.
Azkenik, UPV/EHUk graduondoko 40 berezko titulu eskainiko ditu, horietariko 9 berriak. Kurtso horietan ere matrikula irekita dago.
IIL eta AZP
Euskal Herriko Unibertsitatek 5.598 irakasle eta ikertzaile (IIL) ditu ikasturteon, eta 1.891 Administrazio eta Zerbitzuetako (AZP) langile.
• Irakasleak/Ikertzaileak:
Gizonak | Emakumeak | Guztira | |
Irakasle eta Ikertzaileak | 2.380 | 1.993 | 4.373 |
Ikertzaile kontratatuak | 279 | 301 | 580 |
Ikertzaile bekadunak | 280 | 365 | 645 |
Guztira | 2.939 | 2.659 | 5.598 |
• Personal de Administración y Servicios:
Gizonak | Emakumeak | Guztira |
680 | 1.211 | 1.891 |
Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia
Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia irailaren 14an izango da, 11:30ean, Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza 2, Donostia). Ikasturte hasierako hitzaldia, Hezkuntza eleaniztasuna ikertzen: irazkia eta bilbea, Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saileko Jasone Cenoz katedradunaren eskutik izango da.