-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Nerea Díaz, Carmen Orcajo eta Enrique Acha, Biologia VIII. Olinpiadako irabazlea
29 ikaslek parte hartu zuten
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/02/23

Nerea Díaz Ros Leioako B. V. María Irlandesas ikastetxeko ikaslea Euskal Autonomi Erkidegoko Biologiako VIII. Olinpiadaren fase autonomikoaren irabazlea izan da. Biologiako Olinpiada urtarrilak 23an (proba teorikoa) eta otsailak 13an (proba praktikoa) burutu zen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Biologiako Olinpiadara 29 ikasle aurkeztu dira aurten. Bigarren sailkatua Loiuko P. Andrés de Urdaneta ikastetxeko Carmen Orcajo Bermúdez izan da eta hirugarren sailkatua Leioako B. V. María Irlandesas ikastetxeko Enrique Acha Isasi izan da.
Hiru irabazleak martxoak 12-16 bitartean Leonen burutuko den Fase Nazionalerako sailkatu dira. Bertan urrezko domina eskuratzen duten ikasleek Aarhus-en (Danimarka) ospatuko den Biologiako Nazioarteko XXXVI Olinpiadarako sailkatu dira, Nazioarteko Olinpiada hau uztailak 12-19 bitartean ospatuko da. Beste alde batetik, Fase Nazionalean parte hartzen duten ikasleek ere El Salvador-en irailen ospatuko den IX Iberoamerikar Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute.